XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IV.- Jesusek bere Ama aurkitzen du bidean

Jaungoikoak munduko zoroak aukeratu ditu, jakintsuak lotsarazteko; eta munduko argalak aukeratu ditu Jaungoikoak, indardunak lotsarazteko; eta munduko arlote eta baztertuak aukeratu ditu Jaungoikoak eta ezerezak, zerbait direnak ezerezteko, inor harro ez dadin Jaungoikoaren aurrean.

Hari esker zaudete zuek Kristo Jesusengan, Jaungoikoak Kristo hau guretzat jakinduria egin bait du eta zuzenbide, eta gainera santutze eta erospen.

Horrela, Liburu Santuak dioen bezala: Inor harrotzekotan, Jaunarengan harro bedi (1 Kor 1, 27-31).

V.- Zirenearrak laguntzen dio Jesusi

Eraman itzazue elkarren artean zuen zamak, eta horrela beteko duzue Kristoren legea.

Eta norbaitek, ezer ez izanik, zerbait badela uste baleza, horrelakoak bere burua engainatzen du.

Ez gaitezela, beraz, on egiten aspertu; eta bere garaian jasoko du uzta, aspertzen ez bagera.

Neri dagokidanez, Jainkoak libra nazala harrotzetik, Jesukristo gure Jaunaren gurutzean izan ezik.

Gurutze horretan gurutziltzatua dago mundua neretzat eta ni munduarentzat (Gal 6, 2-3.9.14).

VI.- Emakume batek Jesusi aurpegia garbitzen dio Ilunetik argia atera bedi esan zuen Jaungoikoa, Hark egin du argi gure bihotzetan, guk ere argi egin dezagun, Kristoren aurpegiari darion Jainko-haunditasuna ezagutzera emanez " (2 Kor 4, 6).

Sendo gaudenok argalen ahuleriak eraman behar ditugu, eta ez bilatu geuroi atsegin zaiguna.

Saia gaitezen lagunurkoari, onerako denean, atsegin ematen eta onbiderako izango dena bilatzen.

Kristok ere ez zuen bere atsegina bilatu, bestela baizik (Erm 15, 1-3).

VII.- Jesus bigarren aldiz erortzen da

Bere eskua luzatu die, ez aingeruei, Abrahanen jatorriari baizik.

Horregatik, gauza guztietan seniden antzeko izan behar zuen, errukior izan zedin eta Jainkoarenganako gauzetan apaiz nagusi leial, herriaren pekatuak ordaintzeko.

Berak, tentaldiak eta oinazeak izan zituelako, lagun diezaieke tentaldian daudenei (Heb 2, 16-18).